viernes, 22 de febrero de 2013

KIROL HEZITZAILEA ETA KALITATEZKOA TAILERRA ZUMAIAN

Edozein kirolen irakaskuntzan, ez genuke eduki fisiko-tekniko-taktiko-psikologiko jakinetara mugatu behar, hortik haruntzago joan behar duen prozesua baita. Haur eta gazteekin ari garenean, haur kirolariaren heziketa osoa da garrantzitsuena, kirolekoa baina batez ere hezkuntza eta gizalegezko baloreak irakastearena.

Oraingo honetan tailer berri bat emango dugu Zumaian Martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan.
Oraingo hau ez futbolera mugatuko, kirolari buruzkoa izango da, orokorrean. Hortaz, kirolean haurrekin diharduten kirol hezitzaile, entrenatzaile eta gurasoei deialdia zabaltzen dizuegu hurbildu zaitezteten.
Tailerraren helburuak eta edukiak, jarraian dituzuenak izango dira:

"Kirol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra"

HELBURUAK

Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta kirol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileak
entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko prestatzea.
Haurrak kirolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea hezitzaileei eta entrenatzaileei.
Kirola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.

EDUKIAK
  •       AURKEZPENA
  •      KIROL ENTRENATZAILEA-HEZITZAILEA EREDU
  •       ENTRENAMENDUAren GARRANTZIA: Planifikazioa, metodologia. Oinarrizko           kontzeptuak.
  •       ENTRENAMENDU SAIO EGOKIAK PRESTATZEKO GAKOAK: Teoria eta praktika
ZERTARAKO SORTU DUGU TAILERRA
Kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasteko. 
Kirolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
Kirolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
Kirolari haurrari pentsaraziz irakasteko. 

NOLAKOA IZANGO DA TAILERRA?
2 ordu  eta erdiko tailerra
Ariketa eta adibide praktikoen bidez
Modu parte-hartzailean
Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz

NORENTZAT
Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
Kirol eskoletako entrenatzaileentzat
Guraso elkarteentzat.
Orohar, haurraren kirolaren bidezko heziketan interesa duen edonorentzat.

jueves, 10 de enero de 2013

FUTBOL ENTRENATZAILEENTZAT FORMAZIO SAIOA

Fubolaz Blai-ko aurkezpenerako idatzi genuen: "gure helburua futbolaren formazioan kalitatezko egitasmoak sustatzea izango da, bai haurrekin eta baita entrenatzaileekin ere." Futbolaren kalitatezko irakaskuntzan sinisten dugu eta helburu horretan laguntzeko formazioa ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. 


Futbolaren irakaskuntza, gainera, uste dugu ezin dela eduki fisiko-tekniko-taktiko-psikologiko jakinetara mugatu, hortik haruntzago joan behar duen prozesua baita. Haur eta gazteekin ari garenean, jokalariaren heziketa osoa da garrantzitsuena, futbolekoa baina batez ere hezkuntza eta gizalegezko baloreak irakastearena.
Urtarrilaren 26an tailer bat prestatu dugu Donostiako Kiroletxean. 

Entrenatzailea hezitzaile gisa ulertzen baitugu.


"Futbol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra"

HELBURUAK

  • Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta futbol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileak entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko prestatzea.
  • Haurrak futbolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea hezitzaileei eta entrenatzaileei.
  • Futbola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.
EDUKIAK
AUR
AURKEZPENA
KIROL ENTRENATZAILEA-HEZITZAILEA EREDU
ENTRENAMENDUAren GARRANTZIA: Planifikazioa, metodologia. Oinarrizko kontzeptuak.
FUTBOLEKO ENTRENAMENDU SAIO EGOKIAK PRESTATZEKO GAKOAK: Teoria eta praktika
ZERTARAKO SORTU DUGU TAILERRA
  • Futbolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasteko. 
  • Futbolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
  • Futbolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
  • Futbolean haurrari pentsaraziz irakasteko. 
NOLAKOA IZANGO DA TAILERRA?
  • 2 ordu  eta erdiko tailerra
  • Ariketa eta adibide praktikoen bidez
  • Modu parte-hartzailean
  • Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz
NORENTZAT
  • Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
  • Futbol eskoletako entrenatzaileentzat
  • Guraso elkarteentzat.
NON, NOIZ?
  • Urtarrilaren 26an goizeko 10:30tatik 13:00tara
  • Anoeta Estadioko Kiroletxean Atano III aretoan.
IZENEMATEAK
  • futbolazblai@gmail.com helbide elektronikoan Izen Abizenak bidaliz.
  • PREZIOA: DOHAINIK

jueves, 2 de agosto de 2012

Aurkezpena

Kaixo lagunok!

Futbolaz Blai egitasmoa abian da. Futbolaren irakaskuntzan euskaraz ekimen hezitzaileak sustatzeko asmoarekin ekiten diogu bideari.

Ez gara lerro hauetan gehiegi luzatuko. Oinarrian, gure helburua futbolaren formazioan kalitatezko egitasmoak sustatzea izango da, bai haurrekin eta baita entrenatzaileekin ere.

Pixkanaka pixkanaka gune honetan iharduera desberdinen berri ematen joango gara. Hortaz, futbol entrenatzailea bazara, eskola kiroleko futbol hezitzailea bazara edo zure seme-alaba futbolean ari bada, zure intereseko edukiak topatuko dituzu hemen.

Ongi etorri eta laister arte!